Maiatzaren 20an, ostirala, 20:15etan hasita, Udaberriko kontzertu bat eskaini zen Algortako Hirutasun Elizan eta bertan hiru abesatzak hartu zuten parte: Bilboko Emays abesbatza, Erandioko Mendibaiarte abesbatza eta Algorta-Getxoko Itxartu abesbatza. Hiruren artean egitarau hau bete zuten:
Bilboko Emays Abesbatza (Ahots zuriko abesbatza – Zuzendaria: Victor Diego)
– La bella artesana
– Ixil ixilik (Luis Elizalde).
– Botecito botecito (Federico Cobos)
– Goizeko izarra
– Bagare, bagera (Gontzal Mendibil)
Erandioko Mendibaiarte Abesbatza (Ahots lodiko abesbatza)
– The lion sleeps tonight (Robert John)
– Agure zaharra (Luis LLac – Xabier Lete)
– Rosina (Gonzalo Casielles)
– Quién lo había de decir (J. Trayler)
– Habanera salada (Ricardo Lafuente)
Algorta-Getxoko Itxartu Abesbatza (Ahots nahasiko abesbatza – Zuzendaria: Jesús Antruejo)
– Pokarekare, Zelanda berriko abesti herrikoia
– Nere herriko neskatxa maite (Benito Lertxundi)
– Izar ederra (Julen Ezkurdia)
– Humming chorus (Aho itxitako abestia) G.Puccini-ren Madame Butterfly operakoa. Moldaketa eta konponketak: Jesús Antruejo.
– Xalbadorren heriotzean (Benito Lertxundi – Armonizazioa: Hilario Extremiana).
Hiru abesbatza hauek berriro abestuko dute elkarrekin egun hauetan:
– Ekainaren 3an, 20:00etan, Erandioko garai bateko udal merkatuan
– Ekainaren 10ean, 20:00etan, Berangoko Guzmaneko Domingo Donearen Elizan
