Maiatzaren 29-rako, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldeak Urbasa Mendikaterako txangoa prestatu du. Egun osoko txangoa da eta etxetik eraman beharko ditugu hamaiketakorako eta bazkarirako behar duguna eta baita edariak ere. Luzea delako, bere zailtasuna ertaina-altua jotzen dugu.
Algortatik Irteera: 8:00etan autobusez, Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.
Mendi txangoa: Informazio gunea – “Mendi ibilbidea”- Pagadi sorgindua – Artzanbaratza eta Balankaleku arteko ebakigunea – Gailurtza – Baiza – San Adrian baseliza – Marmolezko urtegia – Pagadi sorgindua – Informazio gunea.
Iraupena: oinez 6 o. 30 min. (4 o. 30 min. goizez eta 2 o. bazkaldu ondoren). Denbora hauei hamaiketakoarena eta bazkariarena gehitu behar zaizkie.
Algortarako itzulera: 20:00etarako
Izen-ematea: aldez aurretik Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena ematea aholkatzen dugu, autobusean tokia ziurtatzeko.
Informazio gehiago: