Itxartu Mendigoizale Taldeak Areitio tontorretik Elgeta herrira eramango gaituen mendi txangoa prestatu du apirilaren 1erako, iganderako. Gure bidean Santamañazar, Erdella, Intxorta, Intxorta txiki eta Gaztelumendi gailurrak igaroko ditugu, duela 75 urte Intxortako borrokak ikusi zituzten inguruak bisitatuko ditugu eta Elgetaraino helduko gara.
Irteera: 8:00etan autobusez Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik
Ibilbidea: Areitio tontorra (312m) – Santamañazar/Ganguren (669m) – Txaboleta mendi-lepoa (550m) – Erdella (680m) – Santruan baseliza (460m) – Intxorta (737m) – Intxorta txiki (711m) – Gaztelumendi (718m) – Intxortako atea (547m) – Elgeta (470m).
Luzera: 13,6 km
Gutxienezko garaiera: 318 m.
Gehinezko garaiera: 737 m.
Igoera metatua: 778 m.
Denbora: 3 o. 45 min. + hamaiketakoa
Txangoaren hasiera: 9:00etan
Txangoaren amaiera: 13:30etan
Izena eman: Algortako Batzokiko tabernan eskegita dagoen orrian. Mendi txangoa egin behar baduzu, idatzi 1 zure izenaren ondoren eta kultura-bisita gidatua egin behar baduzu, ipini 2 toki horretan.
Prezioa: bidaia 7 € (autobusean ordainduko da) eta kultura bisita gidatua 5 € (Elgetan antolatzaileei ordainduko zaie)
Mendi-txangoaren informazio gehiago:
- Kartela
- Oharrak
- Ibilbidea Google Earth-en
- Santruan baseliza edo Urbano Deunaren baseliza
Kultura-bisitaren informazio gehiago (baita mendi txangoa egingo duten pertsonentzako)
- Intxortako borrokak burutu ziren Asentzio ingurua
- Artículo “Fusilatuaren buzoa”
- Intxortako borrokei buruzko informazio historiko laburra