V. Itxartu Herriarteko Futbol Txapelketa abian da.
Lehen Txapelketetan parte hartzen zuten taldeak Euskaditik kanpo jaiotako pertsonez osatuak izan ziren gehien bat, baina urteak joan eta urteak etorri erabat eraldatu da taldeen osakerak eta gaur egun era guztietako jokalariak ditugu, Eskadin jaiotakoak eta Euskadiktik kanpo jaitakoak, askotan talde berean. Baina izenari eutsi diogu, Herriartea aipatzen dugunean Euskadin bizi garen pertsona guztien arteko solitaritatea eta hurbiltasuna bultatu nahi dugulako, gure jaioterria edozein izan delarik.
V. ‘ITXARTU’ Herriarteko Futbol Txapelketan eskuartzeko izen-ematea apirilaren 1ea hasiko da eta apirilaren 20an bukatuko da.
Denboraldi honetako Txapelketan zure taldearekin jokatu nahi baduzu, honekin batera doakizun Izenemate-orria bete beharko duzu eta orri hori beteta Itxartu Taldea posta elektroniko honetara bidali behar duzue: itxartu.itxartu@gmail.com. Lerro hauen ondoren ageri diren agiriak ondo begiratu behar dituzue, ez bakarrik sariak eta araudiak nolakoak diren jakiteko, baita izenematea azkareta behar bezala egin dezazuen.
Lehen partidua jokatzen duzuenean, jokalari bakoitzaren Nortasun Agiriaren fotokopiak eman beharko dituzue (gehienez, 10 jokalari)
Izenematea baliagarria izateko talde guztiek 100,00 € ordaindu beharko dute, 20a baino lehenago Itxartu Taldeak BBKn duen 2095 0022 0091 0982 6678 kontuan sartuz.
Partidu guztiak Algortako Batzokiko jolasgunean jokatuko dira, Apirilaren 27etik aurrera. Aldaketarik ezean, partiduak 15:30etatik aurrera larunbat arratsaldeetan jokatuko dira. Behar izanez gero, partidu batzuk ostiraletan, 18:00etatik aurrera, jokatuko dira.
Informazio gehiago agiri hauetan: