Urriaren 30ean, Algortako Biotz Alai plazan, 12:00etatik aurrera Bizkaiko II. Pentatloi txapelketa jokatuko da Herri kiroletan.
Partaideak Beñat Amade, Aritz Irazabal, Ousmane Drame eta Daniel España izango dira.
Sei kirolariek parte hartu behar zuten, baina bi (Mikel Agirre eta Unai Ardeo, hau Algortakoa) min hartuta daude eta zoritxarrez ezingo dute lehiatu.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da eta sari banaketa 13:00etan.
Antolatzaileak: Bizkaiko euskal joko eta kirol federakundea eta Itxartu taldea.
Duela bi urte Getxoko Pentatloi txapelketa egin zen San Nikolas plaza eta iaz Bizkaiko I. Pentatloi txapelketa Biotz alai plazan burutu zen.
Hauxe da 2021.10.30ko Bizkaiko II. Pentatloi txapelketaren kartela.