IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Besabitik (299m) OINDO (785m) eta ADARRA (819m) gailurretatik igarota eta Besabira itzuliko gara.
Zailtasuna: ERTAINA prestakuntza ertaina duten pertsonentzako, 620 metroko goranzko desnibel metatua, 8,30 km-ko zeharbidea eta 3,00 orduko iraupena gehi hamaiketako (Ikusi oharrak).
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
ORGANIZACIÓN:
¡OjO, VAMOS EN AUTOBUS, a las 8:00! desde la parada de autobús de enfrente del patio del batzoki
Es obligatorio el uso de mascarilla en el autobús
Regreso a las 14:15 aproximadamente
IZEN-EMATEA:
Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, ekainaren 17a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago.. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
Antolatzaileek COVID irizpideen arabera esleituko dizkiete eserlekuak parte-hartzaileei.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren ARDURADUNAK