
IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Ibilbide zirkularra Aprikanotik Montemayor (1.104m) eta Cotorrillo (1.084m) gailurretatik pasatuz, ikusi oharrak.
Zailtasuna: Ertaina-Gogorra prestakuntza ertaina duten pertsonentzat eta Oso gogorra prestakuntza baxua duten pertsonentzat. 750m-ko gorako desnibela metatua, 13,7 Km-ko ibilbidea eta 3:35 orduko iraupena gehi geldiketak.
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.


ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Itzulera 14:30etan, gutxi gorabehera
IZEN-EMATEA:
Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, abenduaren 12a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago.. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 12 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
KONPROMISOA ETA OHAR FINALA:
Irteeran izena emateak esan nahi du jardueraren baldintzak onartzen direla eta segurtasun- eta prebentzio-neurri indibidualak arduraz betetzeko konpromisoa hartzen dela, bai mendi-ibilien arriskuarekin eta prebentzioarekin lotuta.
Itxartu Mendigoizale Taldeak aipatutako neurriak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak bere jardueretatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du.
IBILBIDEAREN TRACKA
| GPX | KML |
| Aprikanotik ibilbide zirkularra | Aprikanotik ibilbide zirkularra |
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEA
