Kaixo, mendizaleok,
Urtero bezala data hauetatik, Itxartu Mendigoizale Taldean Euskal Mendizale Federazioaren 2026rako lizentzia eskatzeko prozesua irekitzen dugu.
Aurten, prozesua aurreko urteetakoaren antzekoa da; edonola ere, jarraibideak arretaz irakurtzea gomendatzen da.
Aseguruak Nordic Walkingen jarduerak ere estaltzen ditu.
Federatzeko prozeduraren urrats guztiak abenduaren 30a baino lehen betetzen dituzten pertsonek 2026ko urtarrilaren 1ean emango dute alta federazioan, eta urtarrilean jasoko dituzte txartelak (betiere federazioaren erabilgarritasunaren arabera).
INPORTANTEA: diru-sarrera egin arren, kasu dokumentazioa (beteta eta sinatuta) bidaltzen ez bada, ez du eskaerarik tramitatuko federaziora.
Prozedura:
- Argibideak irakurtzea
- Kuota kalkulatzea, aukeren arabera (ikusi Tarifak 2026)
- Orria, betetzea eta sinatzea. Gainera 16 urtekoak (barne) baino txikiagoko eskaeretan gazteak federatzeko Onespen fitxa betetzea eta sinatzea
- IMT kontuan diru sarrera egitea, zeinek egiten duena adieraziz. Eskaera bakoitzeko diru sarrera bana.
- Itxartu Mendigoizalera orriak bidaltzea behin Beteta eta sinatuta, posta elektronikoz edo posta arruntaz.
Posta elektronikoa: mendigoizalea@itxartu.eus
BERRIA
2025. urtean federazio-lizentzia gurekin izan baduzu eta aurreko urteetan emandako datuak aldatu behar ez badituzu:
Itxarturen webgunean dagoen formularioa bete dezakezu. Hau da esteka:
https://www.itxartu.eus/portfolio/renovacion-licencia-deportiva-de-montana-2026/?lang=eu
Formularioa banakakoa da eta lizentzia-eskaera bakoitzerako bete behar da. Formularioako “Gorde eta Bidali” prozesua fitxa bete eta bidaltzeko urratsaren baliokidea da.
ITXARTU TALDEAREN KONTUA
KUTXABANK ES54 2095 0022 0091 0566 7884
Halaber, kudeaketa guztiak aurrez aurre egin ahal izango dira Algortako Etorbidean 104, Algorta-GETXOn, 2025eko abenduaren 22an eta 29an, astelehenetan 19: 30etik 20: 30era.
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan mendigoizalea@itxartu.eus helbidearekin.
Federatzeko dokumentazioaren jaitsiera:
- 2026an federatzeko argibideak.
- “Federazio Lizentzia-Aisialdirako Txartela-2026. urtea» (PDF formatua) (Federatuaren datu pertsonalak eta datuen babesaren klausula)
- “Federazio Lizentzia-Aisialdirako Txartela-2026. urtea» (Word formatua) (Federatuaren datu pertsonalak eta datuen babesaren klausula)
- 2026ko lizentzien prezioen taula.
- Adingabeak federatzeko Onespen fitxa
- Federazio-lizentziarako datuak babesteari buruzko informazioa
Esteka: EMF-FVM Federatu

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN ARDURADUNAK
