IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Pagomakurretik (849m) Arraba zelaietatik, Aldapetik eta Egirinaotik pasatuz,GORBEIA gailurreraino (1.481m), eta itzuli Pagomakurrera.
Zailtasuna: ERTAINA-GOGORRA prestakuntza ertaina duten pertsonentzat, 750 metroko goranzko desnibel metatua, 13,5 km inguruko ibilbidea eta 4:15 orduko iraupena gehi geldialdiak (2:15eko igoera).
ANTOLAKETA:
Parte hartu nahi dutenen kontura antolatuko da PAGOMAKURRErako bidaia.
Era berean, hainbat lagunen artean autoak antola daitezke PAGOMAKURREra iristeko.
Pagomakurreraino ezin da ohiko autobus batean iritsi. Antolatzaileek Pagomakurreko aparkalekura kolektiboki igotzeko jarriko balute, jakinaraziko genizueke. Oraingoz, Pagomakurretik 9:30ean hasten da ibilbidea.
INFORMAZIOAK:
Martxa ofiziala goizeko 9:30etan abiatuko da Pagomakurreko aparkalekutik eta Gorbeiara igoko da eguerdiko 12etan adarrak jotzeko tradizioa betetzeko.
13:30etan jai-gune bat egongo da Federazioaren babeslekuaren ondoan (Arrabako zelaiak).
Igoera hau Lemoako GANZABAL mendi elkarteak antolatzen du.
Informazio gehiago kartelean eta oharretan.
ITXARTU MENDIGOIZALEAREN ARDURADUNAK