IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Markinatik (84m), Igoz baserritik eta Santa Eufemia baselizatik pasatuz, URREGARAI (702m) gailurrera ailegatu arte eta Markinara itzulera.
Zailtasuna: ERTAINA prestakuntza ertaina duten pertsonentzako, 700 metroko goranzko desnibel metatua, 12 km-ko zeharbidea eta 3,30 orduko iraupena gehi hamaiketako (Ikusi oharrak).
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Maskara nahitaez erabili behar da autobusean
Itzulera 14:15etan, gutxi gorabehera
Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, irailaren 4a, domekako 14:00ak baino lehenago.. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 12 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da
Antolatzaileek COVID irizpideen arabera esleituko dizkiete eserlekuak parte-hartzaileei.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren ARDURADUNAK