Itxartu dantza taldean eta Musika eskolan izena emateko epeak zabalik daude.
Dantzan txikien taldea (ume guztiak elkatrrekin), ertainen taldeak (mutilen taldea eta nesken taldea), gazteen taldeak (mutilen taldea eta nesken taldea, tarteka elkarrekin) eta helduen taldea (denak elkarrekin). Matrikularen lehen epea irailaren 30ra bitartean zabaldu da eta, tokirik geratzen bada, bigarren epea eskainiko da urriaren 31ra bitartean. Entseguak irailan zehar hasiko dira. Informazio gehiago eskatzeko eta izena emateko 695 750 649 telefono zenbakira hots egin edo itxartu.itxartu@gmail.com emailera idatzi dezakezu.
Itxartu dantza taldearen eskaintzaren kartela
Musika eskolan triki klaseak (asteko ordubete, irakasleak hiru ikasleei arreta eginez), panderoa (asteko orubete, 5 pertssonako talde osatzen) eta txistua (asteko ordu erdi bat, bakarka, edo asteko ordubete, antzeko mailako bi pertsona izanez gero). Eguna eta ordua irakasleaekin adosten da. Nahiko jende egongo balitz, atabal eta txalaparta klaseak antolatuko genituzke. Izena emateko epea irailaren 30ra bitartean dago zabalik. Informazio gehiago eskatzeko eta izena emateko 695 750 649 telefono zenbakira hots egin edo itxartu.itxartu@gmail.com emailera idatzi dezakezu.
