Oharra: BIZUMek hileroko gehieneko bidalketa kopurua du ezarrita eta dirudienez guk bete dugu, beraz ordainketak ezin dira egin BIZUMen bidez.
VIII. Getxoko Orientazio Ibilaldia
Goiz polita emateko aukera.
Parte hartu izan dutenek errepikatzen dute.
Getxo hobeto ezagutuko duzu.
Irailaren 19n, igandea, ITXARTU TALDEAk, NONSTOP AVENTURA, BIDEZKO MERKATARITZA eta GETXO KIROLAK-ekin batera, VIII. GETXOKO ORIENTAZIO IBILBIDEA antolatutako kirol ekintza burutuko da. Kirola egingo duzu Getxon ibiliz eta monumentuetatik, leku turistikoetatik eta abarretik igarotzen zaren bitartean.
VIII. Orientazio ibilbidearen kartela
VIII. Orientazio ibilbidearen Araudia (derrigorrez irakurri beharrekoa)
- Aurten bi ibilbide mota izango dira:
- Hiri barruko ibilbidea: Algorta herrian zehar dago ibilbide osoa, ibilaldi herrikoia da eta edozein pertsonak hartu dezake parte.
-
- Ibilaldi mistoa (hiri barruan eta gune menditsuan): aurrekoa baino zailago eta luzeagoa da eta mendian honelako lasterketan parte hartutako pertsonentzako da egokiagoa.
- COVIDak eragindako egoera dela-eta irteerak mailakatuak izango dira, 10:00-11:00 tartean, Algortako Metro Enparantzatik. Toki honetan egongo da helmuga ere eta parte-hartzaileek abiatu eta hiru ordu baino lehen heldu beharko dute toki berberera, zigorrak jasan nahi ez badute.
- Parte-hartzaile guztioi emango dizueten Algortako mapan igaro ditzakezuen tokiak agertzen dira. Irteera puntuan txip bat ere emango zaizue, berarekin aipatutako leku horietako bakoitzean zuen igarotzea erregistratu dezazuen. Irteeran bertan adieraziko zaizue nola erabili behar duzuen txipa.
- Ibilaldi mistoko partaideei aurreko mapaz gain, gune menditsuaren bigarren mapa bat ere emango zaizue.
- Hainbat leku agertuko dira mapetan, baina ez da derrigorrez puntu guztietatik igaro behar eta partaide bakoitzak hiru orduetan zeintzuk toki bisitatuko dituen erabaki behar du. Horretarako guztiz garrantzizkoa da mapa hartzen duzuenean eramango duzuen estrategia ondo finkatzea, hots, zein den ibilbiderik onena bisitatu nahi dituzuen puntuetatik ahalik eta lasterren igarotzeko.
- Helburua ahalik eta leku gehienetatik igarotzea da. Eta sailkapenerako denbora gutxienean egitea ere bada garrantzizkoa.
- Bakoitzaren irteeratik helmugara 3 ordu baino gehiago ematen dutenek zigorra jasoko dute, atzerapeneko 5 minutu bakoitzeko 2 puntuko zigorra. Eta 3:15 ordu baino gehiago ematen dutenak ez dira sailkapenean agertuko.
- Zuen burua ondo kokatu dezazuen, irteera-helmuga bi zirkuluren bidez dago markatuta mapan. Bisitatu daitezkeen puntuak zirkulu bakunez daude adierazita.
- Partaideak, bakarka edo taldeka, oinez edo korrika joan daitezke, beraiek erabakitzen duten hurrenkeran lekuak bisitatuz.Dena dela, parte hartzea bakarkakoa da, hots, nahiz eta taldean ibili, mapan ageri den toki batetik igarotzen zaretenean, bakoitzaren txipaz erregistratu behar zarete.
- Irteera puntuan txipa edo txipak jasotzean nagusiak NANa utzi beharko digu eta bukaeran, zuk edo zuek txipa itzultzen dituzunean, NANa berreskuratuko duzu.
- Izen ematea internetez eman behar da derrigorrez gure itxartu.eus webgunean, “Albisteak” orrian, “Orientazio Ibilbidea” albistean . Azken eguna irailaren 16a, osteguna, izango da, inskripzio orria edo formulario betetzeko eta dirua Itxarturen kontu batean sartzeko. Gero ezingo da inskripzioa egin, salbuespenik gabe.
KUOTA:
- Partaide nagusiak 3 € ordaindu beharko du, Itxartu izenean dauden kontu hauetan:
BBK: ES10 2095 0022 00 9109826678
Laboral Kutxa: ES13 3035 0067 48 0671143099
BIZUM: 635710224 telefonoan.
Algorta Batzokiko tabernan irailaren 16an (osteguna) 19:00-20:00 tartean.
Nagusiekin ibilbidea egin nahi duten adingabeek (<15 urte) ez dute ezer ordaindu behar eta nagusi baten formularioan sartu behar dira. 3 adingabe eman dezakete izena nagusi bakoitzarekin. Hori nahikoa ez baduzue, idatzi iezaguzu itxartu.itxartu@gmail.com helbidera.
IZENA EMATEKO:
www.itxartu.eus Itxarturen webgunean (gaztelerazko bertsioan sartu bazara, EUS zapaldu euskerazko bertsiora aldatzeko) eta “Albisteak” orrian, Orientazio Ibilbidearen informazio osoa duzue. Derrigorrez irakurri behar duzuen informazioaren ondoren, izena emateko formularioa aurkituko duzue. Eremu batzuek derrigorrezkoak dira eta beste batzuek ez (esate baterako adingabeen inskripzioak, zuekin adingaberik ez ba dago).
- Izena emango duten lehen 100 pertsonei kamiseta bana oparitu zaie.
Zuen izen-emateak osatzeko “Bidali” tekla zapaldu behar duzue eta laster zuen inskripzioen baieztapena emailez iritsiko zaizue. Erantzuna jasotzen ez baduzue, jarri gurekin harremanetan, itxartu.itxartu@gmail.com helbidean eta 695750649 telefonoan.
Itailaren 17an, ostirala, beste email bat jasoko duzu Algortako Metro enparantzako irteera-puntuan zein ordutan egon behar duzuen gauzak jasotzeko (mapa, txipa eta kamiseta), zer ordutan abiatuko zareten gutxigora behera, eta zein den edo diren zuen zenbakiak.
COVID dela eta, partaide kopurua 300etan dugu mugatuta eta muga horretatik oso gertu gaude. Horregatik hemendik aurrera izena ematen duten pertsona guztiak itxaron zerrendan jarriko ditugu eta ez dute hasiera batean kuota ordaindu behar. 300 zenbaki horren barruan daudenak ontzat hartuko ditugu eta email bat bidaliko diegu gure onarpenarekin eta, horren ondoren, pertsona nagusiek kuota ordaindu beharko dute, ez lehenago.
Zure partaidetza onartuz gure email bat jaso arte ez ezazue ezer ordaindu, mesedez, aperrikakoa izan daitekeelako.
Toki guztiak bete dira, baina seguru gaude baja batzuek ere izango ditugula eta jende gehiago sartu ahal izango dela