
IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Plentziako zeharbidea Algortaraino, Muriola, Barrika, Sopela, Salvaje eta Azkorri hondartzetaik, eta Aixerrotatik pasatuz eta Algortako Batzokira igarota (ikusi oharrak).
Zailtasuna: Ertaina-Erraza prestakuntza ertaina duten pertsonentzat eta Gogorra prestakuntza baxua duten pertsonentzat. 380m-ko gorako desnibela metatua, 15 Km-ko ibilbidea eta 3:45 orduko iraupena gehi geldiketak.
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.

ANTOLAKETA:
ADI! METROZ JOANGO GARA Algortatik 8:38an igarotzen dena hartuko dugu. Bakoitzak har dezake nahi duen lekuan. Plentziara 9:00ak aldera iristen da.
Itzulera Algortan 13:15etan, gutxi gorabehera
IZEN-EMATEA:
Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, urtarrilaren 9a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik irtengo gara Metroan, eta 8:38an igarotzen dena hartuko dugu. Unean-unean egoteko eskatzen da, galtzen bada, ez dago beste bat 20 minutu igaro arte.
KONPROMISOA ETA OHAR FINALA:
Irteeran izena emateak esan nahi du jardueraren baldintzak onartzen direla eta segurtasun- eta prebentzio-neurri indibidualak arduraz betetzeko konpromisoa hartzen dela, bai mendi-ibilien arriskuarekin eta prebentzioarekin lotuta.
Itxartu Mendigoizale Taldeak aipatutako neurriak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak bere jardueretatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du.
IBILBIDEAREN TRACK-a
| GPX | KML |
| Plentziatik Algortarainoko zeharbidea | Plentziatik Algortarainoko zeharbidea |
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEA
