IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Arrieta-tik (202m), Olabarrieta-etik (335m), Sollube gailurretik (684m), pasatuz eta itzulera Arrietara. Ibilbide zirkularra Sollube inguruan eta joan-etorriko hasierako zatiren batekin.
Zailtasuna: Ertaina prestakuntza ertaina duten pertsonentzat eta Gogorra prestakuntza baxua duten pertsonentzat. 650m-ko gorako desnibela metatua, 14,6 Km-ko ibilbidea eta 3:30 orduko iraupena gehi hamaiketakoarena.
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Maskara nahitaez erabili behar da autobusean
Itzulera 14:00etan, gutxi gorabehera
IZEN-EMATEA:
“itxartumendi2015@gmail.com”-era posta elektroniko bat bidali behar da, ekainaren 25a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
Autobusean pertsona kopuruaren muga: 30 pax, plazen okupazioa, inskripzio-ordenaren arabera. Antolatzaileek COVID irizpideen arabera esleituko dizkiete eserlekuak parte-hartzaileei.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren ARDURADUNAK