2021eko Maiatzak 16a
IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Alonsotegi-tik (47m), Zamaiatik (616m), Gongedatik (666m), Pilipaondotik (514m), Larrazelaitik (478m), Tontorratik (442m), pasatuz eta helduera Alonsotegira (47m). Ikusi Oharrak.
Zailtasuna: Ertaina prestakuntza ertaina duten pertsonentzat eta Oso Gogorra prestakuntza baxua duten pertsonentzat. 760m-ko gorako desnibela metatua, 12,7 Km-ko ibilbidea eta 3:25 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena.
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA, batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Maskara nahitaez erabili behar da autobusean
Itzulera 14:00etan, gutxi gorabehera
IZEN-EMATEA:
“itxartumendi2015@gmail.com”-era posta elektroniko bat bidali behar da, maiatzaren 14a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.
Autobusean pertsona kopuruaren muga: 30 pax,
Plazen okupazioa, inskripzio-ordenaren arabera. Antolatzaileek COVID irizpideen arabera esleituko dizkiete eserlekuak parte-hartzaileei.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
NEURRI OROKORRAK
Pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantentzea.
Maskarak erabiltzea eta arnas higienea.
Eskuen higienea.
Materialak banaka erabiltzea eta norberaren elementuak ez partekatzea.
Kontaktuen kopurua murriztea (gehienez 6 laguneko taldeak)
Itxartu mendigoizale Taldearen jardueretan parte hartzen duten guztiek agintariek ezarritakoa bete beharko dute
KONPROMISOA:
Irteeran izena emateak esan nahi du jardueraren baldintzak onartzen direla eta segurtasun- eta prebentzio-neurri indibidualak arduraz betetzeko konpromisoa hartzen dela, bai mendi-ibilien arriskuarekin berarekin lotuta, bai COVID-19ren aurreko segurtasunarekin eta prebentzioarekin lotuta.
Jardueretan parte hartzen dutenek onartzeko konpromisoa hartzen duten banakako segurtasun- eta prebentzio-neurriak. (ikusi dokumentua)
Itxartu Mendigoizale Taldeak aipatutako neurriak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak bere jardueretatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.