IBILBIDEA, ZAILTASUNA, ORDUTEGIA:
Irteera Saldropo parking-etik (624m), ENEABE (782m) eta BASTELARRA (864m) gailurrekin pasatuz, eta helduera Saldropo parking lekura. Jarraian Ugunako ur-jauzia bisitatuko da.
Zailtasuna: Ertaina prestakuntza ertaina duten pertsonentzat eta Gogorra prestakuntza baxua duten pertsonentzat. 469m-ko gorako desnibela metatua, 12,65 Km-ko ibilbidea eta 3:20 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena.
Antolakundeak beretzat gordetzen du ibilbidea aldatzeko eskubidea, baldin eta bere borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiren bat badago.
ANTOLAKETA:
ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, KOTXEZ JOANGO GARA batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik
Maskara nahitaez erabili behar da kotxean
Itzulera 14:00etan, gutxi gorabehera
IZEN-EMATEA:
Mezu elektroniko bat bidali itxartumendi2015@gmail.com helbidera irailaren 10ra baino lehen. Mezu horretan adierazi beharko da ibilgailua eramateko prest dagoen eta pertsona kopurua.
Pandemia egoera izanez, eta auto partikularrak erabiltzen direnez, izena emateko beharrezkoa da ibilgailua jartzea eta/edo aurretik, kotxe-plaza izatea. Hori dela eta, kasu horretan, inskripzioa ibilgailuko bidaiari guztiekin batera egingo da. Ez da onartuko banakako inskripzioa ibilgailurik gabe. Bidaiari bakoitzak 6 euro ordainduko ditu.
COVID-19-ko NEURRIAK:
Irakurri “ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAREN IRTEERETARAKO JARRAIBIDEAK ETA PROTOKOLOA, COVID 19REN AURKAKO PREBENTZIO-NEURRIEKIN”.
OHAR FINALA:
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAren ARDURADUNAK